Noiz: 2021/07/31, 20:00
Non: Deierri. Zurukuaingo pilotalekua
Adina: +10 urte

Indieak emakume izena eta izana ditu (Argia.eus): Zozayaren eskaintza sotila da itxura batean, baina asko du ezkutuan (eta azaleratzen du batzuetan): xuxurlari ekiten dio teklatuarekin melodia gorpuzten eta gai da poliki-poliki intentsitatea igotzen PJ Harvey-ren tamainako post-rockera heltzeraino. Euskara da bere hizkuntza kutunenetakoa, baina erregistro asko ditu estilistikoki zein hizkuntzei dagokienez: giro elektroniko, progresibo eta kiribilduekin jokatzen du sarri, auto-tunearekin lotsagabeki ausartuta emaitza onak lortzen ditu, gaztelaniaz ere ederto defenditzen da, eta ingelesez mainstream kantak borobiltzeaz gain, gitarra eskutan duela giro ilun, pisutsu eta distortsionatuak ere erdiesten ditu.

Antolatzailea: Deierriko Udala. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.

Uztaila 31 @ 20:00
20:00 — 21:00

ERA

Erreserba