Lantegia: “Hegaztien habiak”
Non: Berriozar. Natureskola (Plazaola k., Mendialdea ikastetxearen ondoan)
Izen ematea: irailaren 21 arte esteka honetan edo 948594774 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara.
Prezioa: 6 euro familia bakoitzak
Irakaslea: Gabi Berasategui (Ornitolan Kabinete Teknikoko biologoa)
Basoen kudeaketarengatik basoan zuhaitz zahar gutxi dago. Horregatik lantegian zuhaitz zaharretan habiak egiten dituzten txorientzako habiak eginen dira, espezie horien ugalketa laguntzeko. Familia bakoitzak habi bat eginen du.
Lantegi honek txoriekiko interesa piztu nahi du haurrengan eta, bide batez, arriskuan dauden txori espezien ugalketa lagundu. Saioa batez ere haurrei zuzenduta badago ere, familia giroan eginen da, gurasoek eta umeek elkarrekin ikasteko eta euskarazko aisialdiaz eta naturaz elkarrekin gozatzeko.
Antolatzailea: Berriozarko Natureskola
natureskola@sumaconcausa.org


