Lantegia: “Ingurumena marraztu, familia artean”
Noiz: 2021/02/11, 17:30-19:00
Non: Iruña. Ingurumen Hezkuntzako Museoa (Errotazar kalea z/g; tel.: 948 149804 )
Non: Iruña. Ingurumen Hezkuntzako Museoa (Errotazar kalea z/g; tel.: 948 149804 )
Adina: 4-10 urte (helduek lagunduta)
Izen-ematea: 2021/01/25etik aurrera 948420100 telefonoan
Bazter ederrak, basoak, mendiak. Natura hutsa, animaliatxo dibertigarri guztiak barne, izurdearekin hasi eta armadiloarekin buka. Ingurumena salbatu eta zaintzeko zeregin garrantzitsuaren protagonistak izanen gara; itxura polita du, ez da hala? Marrazteko gogoz?
Familiarteko marrazketa-lantegi honen bidez zenbait trikimailu erraz ikasiko ditugu, animalia eta pertsonaia mota oro sortzeko. Irudien bidez istorioak kontatzeko arte zoragarrira hurbilduko gara, eta, bidenabar, saiatuko gara ulertzen zer garrantzia duen inguratzen gaituena maitatu eta zaintzeak.
Irakaslea: Belatz, Mikel Santos, Iruñeko komikilari eta ilustratzaile profesionala.

Urtarrila 25 @ 08:00 — Otsaila 11 @ 19:00
08:00 — 19:00
ERA

