Noiz: 2018/11/04, 11:00-14:00
Non: Iruña. Mendillorriko Ur-Biltegia (Uztarrotz kontzejuaren k. 2)

Adina: 6-12
Prezioa: doan (aurretik izena eman behar da)

” Gezi bat egitearen proposamena. Gezia asmo, erronka edo intentzio ezberdinen sinboloa izango da, norabide bat markatzen duena eta bultzada behar duena norabide hori hartu ahal izateko. Beraz, proposamen zehatza norberak gezi bat sortzea izanen da. Material naturala eta hariak eskainiko zaizkie haurrei gezia sor dezaten.

Bestalde, asmo, erronka eta intentzio pertsonalak idatziko dira, baita kolektiboak ere, ondoren gezian txertatzeko. Bukatzeko, gezi guztiak landatuko dira, erronka guztien ureztatze, ongarritze eta zaintzearen ideia transmititzeko.”

Antolatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea (948423242)

 

Azaroa 4 @ 11:00
11:00 — 12:00

ERA

Izen-ematea