Noiz: 2018/11/24, 12:00  eta 18:00
Non: Iruña. Iturrama Civivoxa (Ezkirotz k. 24)

Adina: 3 urtetik gorakoak

Iurgi Sarasa

“Indiako magia” ilusionismo-ikuskizun bat da, familia osoarentzat. Ipuin tradizionalen estiloan landutako hazte eta heltze pertsonaleko istorio bat, adin guztietako ikusleendako: haurtxoek gozatu eginen dute magia koloretsuarekin eta paisaia lirikoarekin; Indiako magiaren historian eta R. Tagore Nobel sariaren literaturan inspirazio-iturri duen eszenaratzea. Nobel saria jaso eta 150. urteurrenean estreinatu zen ikuskizun hau. Helduek Indiako magia ikuspegi berezi batetik behatuko dute, XVIII. mendera arte arakatutako errepertorio batekin, nahiz eta magia horren zati handi bat denboren gauean galtzen den. Hagaxka magiko batek sorgindutako lorezain bat lorategi batean agertuko da; han, mago izaten ikasiko du. Misterioz eta irribarrez beteriko lekua.

Azaroa 24 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA