Mugikorrerako jolasak: “Mitologi Park”
Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…
Hainbat dira mugikorrean haurrek euskaraz jolasteko erabil ditzaketen aplikazioak (ikusi ERAren Baliabideen Kutxa). Mitologi Park-en, adibidez, euskal mitologiaren pertsonaia nagusiekin jolastu ahalko dira: Olentzero, Basajaun, Mari, Tartalo… Ongi pasa!
Adina: 3-10 urte
Doakoa
Android

Apirila 9 @ 00:00 — Ekaina 15 @ 00:00
00:00 — 00:00
ERA

