Musika emanaldia eta senidetzea: “Nafarroan Gaindi II”
Noiz: 2019/05/24, 19:00
Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea
Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea
Sarrera: 1 euro (18 urtetik beheitikoek doan)
Duela bi urte, 2017an, Puy egunean, “Mugak gainetik” ikuskizuna ospatu zen Lizarran. Aurten, Lizarra eta Donibane-Garaziren arteko senidetzea indartzeko asmoz, “Nafarroan gaindi” aurkeztuko da maiatzaren 24an.
Lau ikastetxetako koruek eta sei musikarik parte hartuko dute. Kanbo, Lartzabale, Donibane Garazi eta Baigorriko ehun bat nerabek Nafarroari buruzko 12 kantu (Lertxundi, Lete, Valverde, Gozategi, Bedaxagar…) emanen dituzte maiatzaren 24ko eta ekainaren 7ko ikuskizunetan, Lizarran eta Donibane Garazin. “Nafarroan gaindi” proiektua, Behe Nafarroako ikasleek Nafarroa ezagutzeko aitzaki polita da.



