Musika ikuskizuna: “Musikarium”
Noiz: 2021/04/18; 17:00
Non: Altsasu. Iortia Kultur Gunea
Non: Altsasu. Iortia Kultur Gunea
Adina: 4-12 urte
Prezioa: 4 euro
Musikarium ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen 8 urteko neskatoa da, Ilargi du izena. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du berarekin ibili besterik egin. Badu dohain berezi bat mugikorrak, gehiegizko erabilerak maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik asko erabili duenez ahotsa galdu du eta ezin du kantatu. Baina Mari Domingik badu edabe magikoa Ama Lurreko lau osagaiekin egiten dena. Osagaiak kontinente desberdinetan aurkitu beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. Herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak ere osagaiak bilatzen dituen bitartean.
Iraupena: 60 min.
Aurkezlea: Oihan Vega
Musika: Xabier Zabala


