Noiz: 2019/01/02, 18:00
Non: Iruña. Baluarte (Areto Nagusia)

Adina: 3 urtetik gora
Prezioa: 16 euro aretoan eta 14 palkoan

Bergarako Musika Eskola Baluartera itzuliko da Eguberri hauetan euskarazko ekoizpen musikal berri batekin: Alizia Musikala. 2014an Peter Pan eta 2011n Olentzero & Co euskarazko musikalak arrakasta handiz aurkeztu eta gero, oraingo honetan duela 153 urte Lewis Carroll idazle ingelesak sortutako ‘Alice in Wonderland’ eleberri klasikoaren bertsio gaurkotua eta oso modernoa aurkeztuko dute, erabat euskaraz.

Neskatila protagonistak bere gelakideen mesprezua jasaten du, baina joko bat duen smartphone-a lortu eta Herrialde Miresgarrian sartuko da… Wifi bidez. Hirurogei antzezle-kantari-dantzari baino gehiago egonen dira eszenatokian eta hogei musikariz osatutako orkestra. Betiko musikal bat da baina gaurkotua: bullying-a edo internet bezalako gaiak lantzen dituena. Mundu errealaren eta birtualaren arteko interakzioa da musikalaren oinarria. Akaso, magia eta fantasia direlako Alice klasikoaren funtsa. Bergarako Musika Eskolaren muntaiaren berezitasuna da azken belaunaldiko gailu teknologikoen erabilera, gaztetxo eta nerabeen artean ohikoa den bullyng-aren gainean aritzeko.

Urtarrila 2 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA

Txartelak