Olentzeroren laguntzailea Larraizan
Noiz: 2021/12/18, 9:30
Non: Mendian. Larraiza aterpetxea
Non: Mendian. Larraiza aterpetxea
Larunbatean Olentzero Larraiza aterpetxera etorriko da, Lizarrako Mendizale Taldearen eskutik, haurren gutunak jasotzera. Egitaraua
- Abiapuntua, goizeko 9:30ean Irantzu monasterioko aparkalekutik. Ibilaldiak ordubete inguru iraungo du.
- 10:30ean hamaiketako goxoa Larraizako aterpean bertan. Adi! ze Olentzerok eskatu digu edalontzia etxetik eramateko.
Eguraldia txarra balitz, adi Lizarrako Mendizale Taldearen weborriari, plan aldaketa izan liteke eta. Izan ere, beste urte batzuetan, eguraldia lagun izan ez denean, Olentzerori harrera egin izan zaio eta gutunak eman izan zaizkio Abartzutzako pilotalekuan.

Abendua 18 @ 09:35
09:35 — 13:20
ERA

