Online hitzaldia gurasoentzat: “Euskara, sareko baliabideak, Google tresnak eta zibersegurtasuna”
Noiz: 2020/11/25, 16:00-17:30 euskaraz eta 18:00-19:30 gaztelaniaz
Non: ERA Nafarroa youtube kanalaren bidez.
Adina: helduak.

Asteazkenean, azaroak 25, arratsaldeko 16:00etan “Euskara, sareko baliabideak, Google tresnak eta zibersegurtasuna” hitzaldia zuzenean emitituko dugu. 18:00etan, berriz, “Euskara, recursos en la red, aplicaciones de Google y ciberseguridad”. Gaur egungo egoerak ikasleak eskolako lan asko etxean egitera behartu ditu eta horretarako, Googleko tresnak erabiltzen dituzte. Egoera hori abiapuntu, Julen Linazasoro adituak tresna horiek euskaraz jartzeko eta sareko zenbait baliabide modu egoki eta seguruan erabiltzeko zenbait aholku emanen dizkigu. Informazio gehiago ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online artikuluan.

Azpiko irudian klik eginez zuzeneko emanaldia jarraitu ahalko duzu.

Azaroa 25 @ 16:00
16:00 — 19:40

ERA

Zuzeneko emisioa