Online hitzaldia gurasoentzat: “Gure seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronka”
Noiz: 2020/11/16, 16:00-17:30 euskaraz eta 18:00-19:30 gaztelaniaz
Non: ERA Nafarroa youtube kanalaren bidez.
Adina: helduak.

Seme-alabek hizkuntzekin duten harremana aztertuko da modu arin eta atsegin batean. Haurrak eleaniztunak izateko bidean daude, gurasoak haien bidelagun izan daitezke, horretarako aholku eta proposamenak eginen dira, familian seme-alaben hizkuntza-ohiturei oinarri sendoa eskaintzeko. 16:00etan euskaraz. 18:00etan gaztelaniaz.

Hizlaria: Iñaki Eizmendi Gizarte Hezitzailea da, Ebete hizkuntza-zerbitzuak erakundearen sortzailea. Ebetek haur eta nerabeen euskararen erabileran, gaitasunean eta jarreretan eragiteko estrategiak eta tresnak lantzen eta eskaintzen ditu. Iñakik formazio saioak eskaintzen ditu irakasle eta eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileentzat, baita gurasoentzako hitzaldi eta lantegiak ere. Hizkuntza-ohituretan eragitera begirako hainbat proiektu eta ekimenetan ere parte hartzen du.

Argibide gehiago hemen: ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

Azaroa 16 @ 16:00
16:00 — 17:50

ERA

Zuzeneko emisioa