Online hitzaldia gurasoentzat: “Seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua sustatzen”
Noiz: 2020/11/18, 16:00-17:30 euskaraz eta 18:00-19:30 gaztelaniaz
Non: ERA Nafarroa youtube kanalaren bidez.
Adina: helduak.

Gaur, asteazkena, arratsaldeko 16:00etan, “Seme-alaben autonomia, motibazioa eta autoestimua sustatzen” hitzaldia zuzenean emitituko dugu. 18:00etan, berriz, “Fomentar la autonomía, motivación y autoestima de las hijas e hijos”. Bi saio horietan Nerea Mendizabal adituak aholkuak, baliabideak eta gako batzuk emango dizkigu hainbat egoeretarako: haurrei laguntzeko egiten duten horretan interesa izaten, baita gauzak beren kabuz segurtasunez egin ditzaten ere; eskolako lanak etxean egiteak sortzen duen nekea kudeatzeko… Eta hori guztia euskararekin gozatuz egiten bada, gainera, are eta hobeki. Azpiko irudian klik eginez zuzeneko emanaldia jarraitu ahalko duzu. Informazio gehiago ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online artikuluan.

Azaroa 18 @ 16:00
16:00 — 19:35

ERA

Zuzeneko emisioa