Pailazoak; Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Amaren intxaurrak”
Noiz: 2021/03/13; 16:30 eta 19:00
Non: Atarrabia. Kultur Etxea
Non: Atarrabia. Kultur Etxea
Prezioa: 5 euro
Txartelak salgai Kultur Etxean edo www.villava.es
Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartu dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.
Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!
Antolatzailea: Karrikaluze

Martxoa 13 @ 19:00
19:00 — 20:00
ERA

