Noiz: 2025/11/23, 16:00 eta 18:30
Non: Zizur Nagusia. Kirol instalazioetako frontoi handia.
Sarrerak: urriaren 28tik aurrera, online zizurarte webguneko agendan eta Kultur Etxeko txarteldegian.

“Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi?”

2024ko azaroan argitaratutako izen bereko ipuin eta disko ilustratuetan dago oinarrituta ikuskizun hau. Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean sortutako ipuin horrek argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu. Ipuin-diskoan material didaktikoa ere aurki daiteke atzealdean dagoen QR bidez. Katxiporreta eta Aranzadi elkarlanean arduratuko dira webgunea hornitzeaz: https://zerualapurtudute.aranzadi.eus/

“Zerua lapurtu dute” saioan Birtxi farozainaren pertsonaia izango dute pailazoek bidelagun. Virginia Garciak, Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak eman dio arima pertsonaia honi, eta beraren laguntzaz zeruko sekretuak deskubrituko dituzte sudurgorriek eta abesti berriak entzun eta dantzatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Azaroa 23 @ 16:00
16:00 — 19:55

ERA

Sarrerak