Noiz: 2019/12/1, 17:00
Non: Altsasu. Iortia Kulturgunea

Adina: 3-9 urte
Prezioa: 4 euro

Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk Pinotxo taula gainera eramanen du.
Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia da, dantza eta musika ardatz dituela.

Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango.
Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.

Abendua 1 @ 17:00
17:00 — 18:00

ERA