Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Aho-korapiloak, errimak, ele zaharrak, txisteak, zirtoak… asko dira hizkuntzak jolasteko ematen dituen aukerak; pipitakiak edo igarkizunak ahaztu gabe:

Pipitaki, papataki, nik badakit gauza bat…

Denek dakite irekitzen,
baina inork ez berriro ixten.
Zer da?

Bi neba-arreba gorri,
beti elkartuta.
Hitz egin nahi badute,
orduantxe banatuta.
Zer da?

Ipurdia bai, zangorik ez.
Gorputza bai, besorik ez.
Lepoa bai, bururik ez.
Zer da?

Sarri laguntzen nau egunez,
nik egiten dudana eginez.
Gauean uzten nau bakarrik,
argirik gabe ez baitu bizirik.
Zer da?

 

 

Apirila 8 @ 06:00 — Ekaina 15 @ 00:00
06:00 — 00:00

ERA