Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Bizi dantza”
Noiz: 2020/02/05, 17:30
Non: Oteitza. Iturtxipia kiroldegia
Non: Oteitza. Iturtxipia kiroldegia
Prezioa: 8 euro
Sarrerak salgai txarteldegian egunean bertan eta, aldez aurretik, Lizarrako Ino, Irrintzi eta Clarin liburudendetan; Lizarra Ikastolan eta Remontival I.P.an
Antolatzailea: Garean Elkartea
Lurra sortu zen une beretik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak eta gizakiok ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz dantzara Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin, atera zure barruko animalia plazara.


