Noiz: 2019/12/22, 17:00
Non: Iruña. Anaitasuna Kiroldegia

Prezioa: 10 euro
Sarrerak salgai Iruñeko Karrikirin eta online

Lurra sortu zen une beretik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak eta gizakiok ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori  mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz dantzara Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin, atera zure barruko animalia plazara.

 

Abendua 22 @ 17:00
17:00 — 18:00

ERA

Txartelak