Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Bizi dantza”
Noiz: 2019/12/18, 18:00
Non: Zizur Nagusia. Pilotaleku handia
Non: Zizur Nagusia. Pilotaleku handia
Prezioa: 7 euro
Edukiera mugatua dela eta, pertsona guztiek izan behar dute sarrera, baita haurtxoek ere.
Iraupena: 70 min.
Lurra sortu zen une beretik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak eta gizakiok ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz dantzara Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin, atera zure barruko animalia plazara.


