Pop up tailerra: 2 saio
Non: Zizur Nagusia. Liburutegia
Adina: lehen saioan 6-9 urte, bigarrenean 10-12 urte
Bi saio egongo dira, lehen saioa 10:00etatik 11:30era izango da eta bigarrena 11:30etik 13:00etara. Lehen saioan 6 eta 9 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute eta bigarrenean 10 eta 12 artekoak. Biak barne.
Izen ematea, saioak bete arte: Zizur Nagusiko liburutegian bertan edo 948286629 telefonoan. Adi! Lehen saioa (6-9 adinekoa) beteta jada!
Irene Iruretak gidatuko duen tailer honetan hiru dimentsioetako ilustrazioak sortuko ditugu, horretarako, Pop-up teknika erabiliz. Eredu ezberdinak ezagutu ondoren, honen funtzionamendua aztertuko dugu espazioa nola antolatzen den ulertuz. Kasu honetan, “V” teknikan zentratuko gara, ilustrazioa antzerkiko eszenatoki bat bezala ulertuz, atzetik aurrerako ilustrazio bat sortuz. Bukatzeko, pertsonaiak irudikatu eta espazioan kokatuko dugu.


