Satorjator – Ene kantak
Noiz: 2019/05/12, 16:30 eta 18:30
Non: Altsasu. Iortia Kulturgunea
Non: Altsasu. Iortia Kulturgunea
Adina: 2 urtetik aurrera
Prezioa: 5 euro
Iraupena: 80 min.
Antolatzailea: Altsasuko Kultur Zerbitzua
“Satorjator” ikuskizunean Eneko eta Nerea bidai magiko berri batean murgilduko dira; oraingo honetan Lur planetaren bihotzera. Lur azpian aitatxik emandako mapa bati esker altxor magiko bat bilatuko dute eta bertan lagun berriak eta aspaldiko bat topatuko dute.
Beldurrari eta hango abenturei aurre egingo diete abesten eta dantzan. Gainera mugikorrekin ematen dugun gehiegizko denborari, hausnarketa egingo diete gailu horien fundamentuzko erabilera bultzatuz eta jolasteko galtzen dugun orduak kritikatuz. Irriz eta musikaz betetako antzerkia da Satorjator ikuskizuna.


