Aretoetara eta liburutegietara joaterik ez daukagun bitartean, era.eus-ek hainbat proposamen hurbilduko dizkizu etxera: ipuinak, kantak, antzerkia, marrazki bizidunak, jolasak…

Asko dira kaleko jolasetan erabiltzeko haurrek asmatutako kantak. Soka-saltorako hiru hauek, esaterako, ezagunak dira eta buruz ikasteko errazak:

“Kantauriko itsasoan” azkenak aparteko azalpentxoa merezi du. Parentesi artean eta letra etzanean jolasaren azalpena:

Kantauriko itsasoan (soka sigisaga doa lurretik, saltoka )
olatuak goraka (soka altxatu egiten da eta ohiko soka saltoa hasten da)
itsasontzi bat irten da
olatuen gainean
hemendik hara (soka saltoan dabiltzala, aldi berean, soka eramaileek bi urrats eskuinera)
handik hona (bi urrats ezkerrera)
hemendik hara (bi urrats eskuinera)
eta kanpora!

 

Kultur proposamen guztiak

Apirila 6 @ 10:00 — Ekaina 15 @ 00:00
10:00 — 00:00

ERA