Noiz: 2019/10/23, 17:00
Non: Elizondo. Baztango Liburutegia

Adina: 5-9 urteko haurrak

Giza eskubideak eta aniztasuna lantzeko tailerra da eta “Bakea eta Bizikidetzarako Liburutegiak” kanpainaren baitan dago.

Ordubeteko saio honek bi zati izanen ditu: lehenengoan, giza, familia eta kultur aniztasuna jorratzen dituzten ipuinak kontatuko dituzte eta bigarren zatian, hiru dimentsioko panpina eginen dute parte hartzaileek. Taldekako lana izanen da eta bukaeran gorputz atal guztiak elkartuko dituzte. Bakoitzak bere erara jantzi ahalko du sortutako panpina, material ezberdinak erabiliz. Era horretara panpina ezberdina, berezia eta anitza izanen da, orohar, pertsona guztiak garen moduan.

Akitzeko, liburutegian toki bat aurkituko beharko diote panpinari, UBUNTURI!!!

Urria 23 @ 17:00
17:00 — 18:00

ERA