Noiz: 2022/02/24, 17:30
Non: Iruña. Txantreako liburutegia
Adina: 6-10 urte
Izen ematea: otsailaren 1etik aurrera

Nork bere parkea…

Liburua irakurri ostean haurrei nork bere parkea irudikatzeko aukera emanen zaie. Horretarako, liburuan oinarri diren irudiak eskura izanen dituzte (parkeko bankuak, hodeiak, katiuska horiak, zuhaitzak, eskailerak….).

Tarte honetan, parkea collagearen teknika medio osatuko da. Horretarako, testura desberdineko belar zatiak erabiliko dira. Hots, kolorez berdea den edozer, guraizeen laguntzaz moztuko dena, ilustratzaileak liburuaren azalean egin bezala.

A3 tamainako orrialde zuriek mugatuko dute hiriko txikiena den parke karratuaren luze-zabalera.

Otsaila 24 @ 17:30
17:30 — 18:30

ERA