Noiz: 2021/07/28; 11:00-12:00
Non: Iruña. Txantreako Liburutegia (Arriurdineta plaza)

Adina: 5-8 urte
Prezioa: doako jarduera
Izen-ematea: 948 149882

Inma Gurreak, Izaskun Mujikak eta Marisa Serranok dinamizatutako “Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!” tailerra 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta ordubeteko iraupena izanen du. Saioak bi zati izanen ditu: bata ahozko narrazioari buruzkoa eta bestea jarduera praktikoari, sortzaileari eta artistikoari buruzkoa. Hainbat ipuinen bidez bi kontzeptu landuko dira: eskubideen unibertsaltasuna eta eskubide orok betebehar bat dakarrela. Ahozko kontakizunaren ondoren, “Eskubideen basoa” jarduera eginen da, eta, horren ondorioz, esku irekiak, askotarikoak eta sortzaileak dituen basoa sortuko da. Baso horrek gogoraraziko digu eskubideak pertsona guztien artean egiten ditugula eta pertsona guztienak direla.

Uztaila 28 @ 11:00
11:00 — 12:00

ERA