Tailerra: “Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!”
Non: Iruña. Nafarroako Liburutegia. Haurren Aretoa (Antonio Pérez Goyena etorbidea, 3)
Adina: 5-8 urte
Prezioa: doako jarduera
Izen-ematea: uztailaren 15etik abuztuaren 9ra Nafarroako Liburutegian (848428980, 848427797; bninfantil@navarra.es)
Inma Gurreak, Izaskun Mujikak eta Marisa Serranok dinamizatutako “Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!” tailerra 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta ordubeteko iraupena izanen du. Saioak bi zati izanen ditu: bata ahozko narrazioari buruzkoa eta bestea jarduera praktikoari, sortzaileari eta artistikoari buruzkoa. Hainbat ipuinen bidez bi kontzeptu landuko dira: eskubideen unibertsaltasuna eta eskubide orok betebehar bat dakarrela. Ahozko kontakizunaren ondoren, “Eskubideen basoa” jarduera eginen da, eta, horren ondorioz, esku irekiak, askotarikoak eta sortzaileak dituen basoa sortuko da. Baso horrek gogoraraziko digu eskubideak pertsona guztien artean egiten ditugula eta pertsona guztienak direla. Emaitza liburutegian egonen da.

ERA

