Tailerra: “Hitzak eta irudiak elkartuz”
Noiz: 2021/05/29; 11:00-13:00
Non: Aritzala (Deierri). Montalban G.E.
Non: Aritzala (Deierri). Montalban G.E.
Adin tartea: 6-10 urte.
Izen ematea: Irantzu euskara zerbitzuan (622154523 whatsappean edo euskara.irantzu@gmail.com helbidean)
Saioa Yolanda Arrieta idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak gidatuko dute eta bertan album ilustratuaren ideia landuko dugu, hitza eta irudia elkartuz. Ikasle bakoitzak pare bat orrialdeko album-mostra bat sortuko du, guk emandako abiapuntu bati jarraituz. Helburuak:
̶ Literatur zaletasuna suspertzea haurrengan, sormenaren bidez.
̶ Haurrak albumen mundura hurbiltzea.
̶ Irakurketa ohiturak indartzea.
̶ Diziplina artistiko ezberdinak uztartzea.


