Noiz: 2024/06/14, 17:00
Non: Leitza. Liburutegia.

Adina: 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra.

Plazak: 12 laguntzeko tokia besterik ez dago

Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat biblilei@navarra.es helbidera edo 621248024 whatsappera edo deitu 948510379 telefonora.

 

Balioetan oinarritutako hezkuntza haurtzarotik garatzen da, hausnarketa bizitzako edozein arotan bidelagun aberasgarria delarik.

AHOZKO NARRAZIOA ETA DINAMIKA
Jazarpena gaitzat duen IKUSEZIN ipuina kontatuz abiatzen den tailerra da. Liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik helarazten zaien kontaketa honen bitartez, haurrek, dituzten harremanetan, ohitura eta baloreetan, bizikidetzak, errespetuak eta giza balioek duten eraginaz hausnarketa eta adierazpena eragitea da helburu, kontaketaren bitartean haurrei zenbait galdera luzatuz eta erantzunak, ideiak eta hausnarketak horma-paper batean jasoz.

Ekaina 14 @ 17:00
17:00 — 18:00

era

ERA