Tailerra: sortu zure buruarina
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxeko erakusketa aretoa
Izena emateko epea: irailak 5, online Zizurarte webgunean. Edukiera mugatua.
Adina: 5 eta 12 urte bitarte. 5-9 adineko haurrek heldu baten laguntza behar dute.
Zizur Nagusiko festak ate-joka dira eta horren aitzin, nola ez, festaurrea dugu. Etxean dena prestatzen ari dira familiak, barrakek motoreak martxan jarri dituzte, familiek egitarauko hitzordu ezinbestekoak “X” handi batekin markatzen dituzte (osteguneko “Marietak zirkus” kale antzerkia Zirika Zirkusekin, eguneroko jolasak, ostiraleko Kulki jolas-parkea, Eztitan kontzertuan eta tailerrak goizetan Dindaiarekin…), eta, zergatik ez, gure buruhandia edo kilikia sortuko dugu festetan dotore atera ahal izateko!
Oharrak: Tailer honetan haurrek beren buruarina edo buruhandia sortuko dute. Horretarako, egin nahi duten diseinua izena ematearekin batera aukeratu behar dute, materiala aldez aurretik prestatu ahal izateko. Ez da materialik eraman behar, soilik ongi pasatzeko gogoa ekarri!
Zalantzak: euskara@zizurnagusia.eus / 948182500



