Noiz: 2023/09/12, 15:30-17:30
Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxeko plaza (kafetegiaren aldean)
Izena emateko epea: irailak 5, online Zizurarte webgunean.
Adina: 5 eta 12 urte bitarte. 5-9 adineko haurrek heldu baten laguntza behar dute.

Oharra: 18:00 > 20:00 ordutegiko saioa beteta dago. Orain 15:30 > 17:30 ordutegiko saio berria eskaintzen ari da.

Zizur Nagusiko festak ate-joka dira eta horren aitzin, nola ez, festaurrea dugu. Etxean dena prestatzen ari dira familiak, barrakek motoreak martxan jarri dituzte, familiek egitarauko hitzordu ezinbestekoak “X” handi batekin markatzen dituzte (osteguneko “Aurkitu gabeko altxorrak” kale antzerkia Zirika Zirkusekin, eguneroko jolasak eta tailerrak goizetan Dindaiarekin…), eta, zergatik ez, gure buruhandia edo kilikia sortuko dugu festetan dotore atera ahal izateko!

Oharrak: Tailer honetan haurrek beren buruarina edo buruhandia sortuko dute. Horretarako, egin nahi duten diseinua izena ematearekin batera aukeratu behar dute, materiala aldez aurretik prestatu ahal izateko. Ez da materialik eraman behar, soilik ongi pasatzeko gogoa ekarri!

Zalantzak: euskara@zizurnagusia.eus / 948182500

Iraila 12 @ 15:30
15:30 — 17:30

ERA

Izen ematea