Tailerra: “Trakamatraka”
Noiz: 2019/01/26, 12:00
Non: Hiriberri Deierri. Elkartearen ondoko lokalean
Non: Hiriberri Deierri. Elkartearen ondoko lokalean
Adina: 5 urtetik aurrera (gurasoek ere parte har dezakete)
TRAKAMATRAKA familia tailerra: Material birziklatuz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu. Haize, hari edo perkusio tresna mota ezberdinak, eta hauek jotzeko oinarrizko ezaguera akustikoak jolasaren bidez gozatuko ditugu lagun, ikaskide eta famili artean, besteak beste.
Tailerraren gidoia:
- Tailerraren aurkezpena; Material birziklatuarekin egindako musika-tresnen ikuskizun batekin hasiko gara ikusleen arreta lortzeko, eta aurkezpenarekin, ondorengo tailerrean material hauekin egin daitekeena erakutsiko dugu. Halaber, musika-tresna familia ezberdinak azalduko ditugu.
- Partaide bakoitzak bere musika-tresna sortuko du. Erakutsitako guztietatik bat edo bi aukeratuko ditugu.
- Auto-ebaluazioa, ondorioa.
- Bukaera emanaldia. Asmatu ditugun tresnekin guztion artean abesti bat joko dugu.

Urtarrila 26 @ 12:00
12:00 — 13:00
ERA

