Noiz: 2021/04/16 – 2021/05/07
Non: Antsoain; euskera@ansoain.es

Izen-ematea: martxoaren 24tik 26ra, euskera@ansoain.es helbidean (argibideak behean *)

MultzoEKIN 4 jardueraz osaturiko ekintza multzoa da, lagunartean esperimentuak egiteko. LHko 3. eta 4. mailako lagunei eskaintzen zaie, Lotza Kuluragunean elkartzeko egun hauetan:

  • Apirilak 16Zientziarekin Saltsan: zientziaren mundura hurbilduko gara. Etxeko materialekin esperimentu erraza eta dibertigarria egitea proposatuko dugu, jostatzeko beste modu berri bat ezagutzeko, esperimentuen eta zientziaren bidez.
  • Apirilak 23Magia: Sormen trebetasunak hobetu eta irudimenari hegan egiten utziko diogu, magia trikimailuak landuz eta magiaren sekretu bakarra ilusioa, lana eta konstantzia direla ikusiz.
  • Apirilak 30Goazen! Dantza eta kirolaren bidez, begiraleek teknikak eta pausoak irakatsiko dizkigute, koreografia bat asmatzeko. Goazen! telesaileko abesti bat aukeratuko dugu horretarako.
  • Maiatzak 7Zirkoa: zirkoko teknikak ezagutuko ditugu: malabareak, akrobaziak, clown… beti ere jokoen, sormenaren eta parte-hartzearen bidez.

Prezioa: Antsoainen erroldatutakoentzat, MultzoEKINen 4 jarduerak 10 euro. Jarduera solteak 3,75 euro. Antsoaindik kanpo erroldatutakoentzat, MultzoEKINen 4 jarduerak 14 euro. Jarduera solteak 4,75 euro. Edonola ere, ordainketa noiz egin behar den Euskara Zerbitzuak esanen dizue, plaza baduzuela baieztatu ondoren.

Plazak mugatuak dira, eta lehentasuna izanen dute Antsoainen erroldatuta daudenek eta izena MultzoEKINen 4 ekintzetan ematen dutenek.

(*) NOLA EMAN BEHAR DA IZENA? Eskuorriko fitxa bete behar da; bertan bete daiteke edo inprimatu eta eskuz idatz daiteke. Haur bakoitzeko fitxa bat bete eta sinatu behar da. Gero, euskera@ansoain.es helbidera bidali, gaian MultzoEKIN jarrita (paperean bete baduzu, argazkia atera eta bidali).

Zuen izena emateko mezua bidali ondoren -martxoaren 24tik 26ra-, Euskara Zerbitzuak, martxoaren 30ean, izen-emate mezua jaso izanaren erantzuna jasoko duzue; eta, hala badagokio, plaza konfirmazioa matrikularen jarraibideekin.

Martxoa 24 @ 00:00 — Martxoa 26 @ 23:30
00:00 — 23:30

ERA