Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak: “Bart non ote nintzen ni?”
Non: Olazti. Kultur Etxea
Prezioa: 3 euro (aldez aurretik); 3,5 euro txarteldegian (saioa hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko da)
2013an edo geroago jaiotako haurrak heldu batek lagunduta.
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal artzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Orain 47 urte hasi ziren eta beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak (Zapi zuria, Altza felipe, Zirtzart, etab.) belaunaldiz-belaunaldi entzun dira etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan.
1988an kaleratutako “Bart, non ote nintzen ni?” abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak) plazaratzen ditu. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak.
Musika: Jose Ignazio Ansorena


