Txotxongiloak: “Etxean goxo”
Noiz: 2019/08/11, 13:00
Non: Villatuerta. San Roman baseliza
Non: Villatuerta. San Roman baseliza
Prezioa: Doan
Konpainia: Rosa Martinez
Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi aparta honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; bere lagun mina den Bianca Isabella katu pinpirina; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur leoia.
Hala ere, ahaleginak eta bi egin beharko ditu gure protagonista atsegin eta gogotsu honek bere burua maskota bezala ikusi ahal izateko. Maitasuna denontzat dago munduan, arratoi txiki batentzat ere bai.

Abuztua 11 @ 13:00
13:00 — 14:00
ERA

