Noiz: 2021/03/06, 18:00
Non: Iruña. Sanduzelai Civivoxa (Gortari doktorearen plaza z/g)

Adina: 2 urtetik gora, heldu batek lagunduta.
Izen-ematea: Jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte, hiru bide hauetako batean: online (www pamplonaescultura.es), aurrez aurre edozein Civivox zentrotan edo 948420100 telefonoan.

Noak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Noa egun batzuk pasatzera joanen da haiengana eta haien bizitza monotonoak irauli eginen dira. Egun zoragarriak izanen dira. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez. Urakana dator. Gazte eta bizi sentituko dira, irudimenaren ateak bide berriei irekiz. Noak ere maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko du, tarteka arras dibertigarriak diren adineko horien ondoan.

Konpainia: Panta Rhei

Martxoa 6 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA

Txartelak