Aurreinskripzioa:

Noiz: 2022/06/08 arte

Non: udal webgunearen formularioan https://valledeeguesparticipa.com/participa/hiritailerrak/

Tailerren txandak:

1.    txanda: ekainak 23 – uztailak 1.

2.    tanda: abuztuak 29 – irailak 6.

Ordutegia: 08:30 – 14:30

Non:

  • D eredua: Joakin Lizarraga I.P.: 40 leku
  • A eredua: Hnas. Uriz Pi I.P.: 20 leku

Adina: 4 -13 urte

Prezioa txanda bakoitzean:

  • erroldatuak 60 €
  • beste inon erroldatuak 120 €

Aurreinskripzioa:

1. Txanda: maiatzaren 30etik ekainaren 8ra online udal webaren bidez. ES45 2100 5323 4422 0006 3553 (Caixa) kontu-zenbakian ordaindu delako ordainagiria aurkeztu beharko da, hauxe adierazita: HIRI-TAILERRAK_izen-abizenak_ txanda/s.

Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da ekainaren 10ean erroldatuen aurreinskripzioen artean.

2. Txanda: maiatzaren 30etik ekainaren 8ra online udal webaren bidez. Ekainaren 9ko zozketaren ondotik lekurik badago, izena emateko epea irekiko da berriro abuztuaren 1etik 5era. Izena emateko bigarren txandan, eskatzaileak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da.

Lekuak banatzeko modua:

Lekua eskuratu dutenei jakinaraziko zaie. Izena emandakoak lekurik lortzen ez badu (dela zozketarik ez delako egin, dela aukeratutako taldea atera ez delako), ordaindutako dirua itzuliko da.

Araudia:

Derrigorrezko Kuota honela itzuliko da: parte-hartzaileak bere borondatez uko eginik, udaletxeko erregistroan idazkia aurkeztuz, ekainaren 13a baino lehen (lehen txandarako) edo abuztuaren 12a baino lehen (bigarrenerako). Kasu horretan, % 15 kobratuko da kudeaketa-gastuengatik. Ezabapena epe horretan egiten ez bada, ez da dirurik itzuliko, ezinbesteko arrazoiengatik izan ez bada; kasu horretan, alorrak eskaera aztertuko du, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera onartu edo ukatuko du.

 

Ekaina 8 @ 12:10
12:10 — 13:10

ERA