Udan Blai: “Txuri-beltza da ta”, pianoa eta jolasa
Noiz: 2024/07/03. 19:00
Non: Lizarra. Los Llanosko intxauspe (Kulturagunea eta Ikastolaren arteko lorategia)
Non: Lizarra. Los Llanosko intxauspe (Kulturagunea eta Ikastolaren arteko lorategia)
Nori zuzendua: Familiarra (3-12 urte)
Iraupena: 60 min
Antolatzailea: Garean Euskaldunon Elkartea.
Txuri-beltza da ta emanaldian haurrak eta musika dira protagonista, ez Xabier Lizaso piano-jolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan aurkituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara.
Bost jolas izango ditu saioak, bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atentzioa lantzekoak,… baina jolasean elkar errespetatzea ezinbestekoa izango da. Hori bai,…KANTATUZ bukatuko da kontzertua eta KANTATUZ joango dira etxera.
Gidoia, zuzendaritza eta musikari: Xabier Lizaso

Uztaila 3 @ 19:00
19:00 — 20:00
ERA

