Ume-niniendako antzerkia: “Sagutxo tuntuna”
Non: Iruña. Mendillorriko Civivoxa (Sarriguren kontzejuaren k. 3)
Adina: 2-4 urte, heldu batek lagunduta (gehienez ere heldu bat haurtxo bakoitzeko)
Prezioa: 3 euro
Istorioa Errusiako etxalde baten gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten. Txakur eme zaindariak sagutxoa zaindu eta entretenitzen duen bitartean, sagu andereak Izeba Ahate-ri, Txerri andereari eta Behor andereari laguntza eskatzen die, baina azkenik, hauek helburua lortzen ez dutela ikusita, etxaldetik kanpora bizi den Katu andereñoarengana jo behar du, izan ere ematen du bere kantua sagutxoa lokarrarazteko tresna egokia dela nahiz eta pertsonaia sofistikatua den eta erdipurdiko ospea duen.
Lehen Haurtzaroaren Iruñeko II. Jaialdiaren barruko ikuskizuna.


