Noiz: 2021/03/13; 12:30
Non: Iruña. Mendillorri Civivoxa (Sarriguren kontzejuaren k. 3)

Adina: 1-3 urte (heldu batek lagunduta)
Izen-ematea: Jarduera hasi baino 24 ordu lehenago arte, hiru bide hauetako batean: online (www pamplonaescultura.es), aurrez aurre edozein Civivox zentrotan edo 948420100 telefonoan.

Hiri bat. Gauero, oso bisita berezi bat. Eta gauero, baten bat esperoan dago, pazientzia gutxirekin. ILARGIA itzultzen denean, hiria poliki-poliki betetzen da argi txikiz. Non piztuko da hurrengo argia? Zer istorio gertatzen dira eraikinen barnealdean? Karrika hutsak ametsez betetzen dira, eta ILARGIAK dena betetzen du bere argiarekin. Horra biren topaketa zoriontsuaren istorioa, aspalditik elkartu nahian zebiltzanak.

Lan honen bidez, taldeak haurren eta hiriaren egungo arazoez eta bizipenez egiten du gogoeta. Haurra herritartzat aitortzen dute. Haren espazioa eta denbora hartzen dituzte aintzat, eta haurrek hirien bizitzan duten parte-hartzea ere bai. Sormenezko jolas baten bidez landu dute ikuskizuna, bai eta gai hori ere, metaforaz betea, egunaren eta gauaren zikloaren baitan. Hiria, guztiendako espazio posible gisa.

Konpainia: Arena en los bolsillos.

Martxoa 13 @ 12:30
12:30 — 13:30

ERA