Noiz:  2021/12/29-30
Ordua:  10:30-13:00
Non: Sarriguren. Joakin Lizarraga IP
Adina:  4 – 12 urte
Zenbat haur:  20
Antolatzailea:  Eguesibarko Udala

Izena ematea:  egin klik hemen: https://valledeeguesparticipa.com/participa/talleres-infantileseuskera/

Udalaren webgunean, izena emateko atalean jarri den inprimakiaren bidez egin beharko da preinskripzioa, abenduaren 13tik 17ra, biak barne. Haurrak hezkuntza behar berezirik badu, inprimakian jarri beharko da. Plazak familia unitateen arabera zozkatuko dira. Haurra tailerrean harturik ote dagoen jakinarazteko, SMS bat igorriko da gurasoek emandako telefonora.

Prezioa: 20 euro erroldatuak, eta 40 euro erroldatu gabeak.

Aurtengo Eguberrietan 2 egun izanen ditugu gure haurrak euskaraz gozatzeko, jolas eta heziketa jarduera desberdinak eginez:

Lehenbiziko egunean zientziara hurbilduko gara, eta, horretarako, oso esperimentu dibertigarriak eginen ditugu, etxean aurkitzen ahal ditugun materialak erabiliz, gainera Zientziarekin jolasteko era berria da, eta, gainera, horrekin ikasteko aukera izango dugu. Halere, zientziatik haratago, magia gisako sorpresa batzuk izango ditugu, baina ez dizuegu dena kontatu nahi…

Bigarren egunean “Ur goiena ur barrena” ezagutuko dugu, hau da, Sakanan oraindik bizirik dirauen ohitura zaharrean oinarritutako sormen tailer bat. Ohitura horretan urte berriko lehen ur txorrota iturritik pitxer batean hartu eta etxean edaten dute. Ohitura ezagutzeaz gain, eskulanen tailer batean oso edalontzi berezia prestatuko dugu urte berria ospatzeko.

 

Abendua 29 @ 10:30 — Abendua 30 @ 10:30
10:30 — 10:30

ERA