Zinema: Doraemon, Nobitaren dinosauro berria
Noiz: 2024/01/02, 17:00
Non: Lizarra. Los Llanos kulturagunea.
Iraupena: 106 minutu.
Non: Lizarra. Los Llanos kulturagunea.
Iraupena: 106 minutu.
Sarrerak online eta txarteldegian.
Udalaren Gabonetako zinema programaren barruan. Adi, aldi berean emanen baita filma euskaraz eta gaztelaniaz, areto ezberdinetan, aukeratu zinema euskaraz!
Sinopsia: Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira eramatea iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute uharte misteriotsu batean.


