Zinema: “Ernest eta Celestine”
Noiz: 2020/03/01, 17:00
Non: Mutiloa (Aranguren). Kultur Etxea (Eguzki pl.)
Non: Mutiloa (Aranguren). Kultur Etxea (Eguzki pl.)
Adina: 3 urtetik aurrera
Prezioa: 2,5 euro
Ernest basoan bizi den hartz handi bat da, musikaria ogibidez. Neguko lozorro luzetik ernatu denean, goseak amorratzen abiatu da hirira sabela betetzeko zerbaiten bila. Baina musikak ez dio jatekorik ematen, eta zaborrontzietan jaki bila ari dela, hara non topatu duen Celestine sagutxoa. Bai Ernestek bai Celestinek, elkarren laguntza beharko dute euren bizimodua aldatzeko. Hartzak goian eta saguak behean bizi diren gizarte zorrotz eta zurrunean, bi lagunok hainbat arau puskatu eta inguru osoa hankaz gora jarriko dute euren laguntasunari eusteko.

Martxoa 1 @ 17:00
17:00 — 18:00
ERA

