Zinema: “Horman erlojua duen etxea”
Noiz: 2018/11/04, 12:00
Non: Galar. Golem Morea
Non: Galar. Golem Morea
Iraupena: 104 min.
Hamar urteko Lewis (Owen Vaccaro) mutikoa bere osaba Jonathanen ( Jack Black) etxe zahar eta misteriotsura doa. Une hartatik aurrera etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira. Osabak sorginkeriazko mundu miresgarri bat erakutsiko dio eta mundu horrek bizia hartuko du Lewisek ustekabean hilak esnatzen dituenean.
Steven Spielberg izan da familia osoarentzako abentura magikoa den “Horman erlojua duen etxea” honen ekoizlea, eta Eli Roth zuzendaria. Eric Kripke (“Sobrenatural” seriearen sortzailea) da gidoilaria, eta 1973an John Bellairsek idatzi eta Edward Goreyk ilustratu zuen haurrentzako klasikoan oinarrituta dago.


