Zinema: “Lur eta Amets”
Noiz: 2020/02/22an 17:15ean eta 2020/02/23an 17:30ean
Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea
Non: Lizarra. Los Llanos Kulturagunea
Iraupena: 87 min.
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.


