Noiz:  2021/03/18, 18:00
Non:  Mugiro. Larraungo Udaletxea

Adina: 7 urtetik aurrera

Turkiako herri txiki batean osaba eta amonarekin bizi diren bost ahizpa umezurtzen istorioa kontatuko digu Mustang filmak. Hamabi eta hamasei urte arteko neskatoak hondartzan mutil batzuekin jolasean ikusi ondoren, jarrera inmoral hori zuzentzen saiatuko dira osaba eta amona, eta pixkanaka, etxea kartzela bihurtzen joanen da. Etxekoandre eta emazte izaten irakatsiko diete, eta eskolara joan ordez, etxean geratuko dira sukaldatzen eta josten ikasten.

Film gogorra da Mustang. Bost ahizpen arteko gertaera hunkigarri eta zenbaitetan umoretsuak kontatuko dizkigun arren, erretratatzen duen mundu itxi, misogino, patriarkala, gogorra da. Hala, une lasai, polit eta umoretsuen, batetik, eta une gogorren, bestetik, arteko borroka bilakatuko da filma

Martxoa 18 @ 18:00
18:00 — 19:00

ERA