Zinema: “Surfak zoratuta”
Non: Berriozar. Entzunaretoa
Prezioa: euro 1
Txartelak salgai egun berean txarteldegian 17:00etatik aurrera
Zatoz Cody pinguino surflariarekin batera abentura zirraragarri batean. Cody Antartikan bizi da, Hotzerrin, eta Pen Gu uhartera joan nahi du Big Z Memoriala deritzon surf txapelketan parte hartzera. Bidean lagun asko egingo ditu : Joe Oilaskoa, surfak zoratuta dagoena, eta Lani soroslea. Codyk uste du irabaztea dela garrantzitsuena, baina egun batean Geek ezagutu du, surflari erretiratu bat. Geekek irakatsiko dio benetako irabazlea beti ez dela lehenengo heltzen dena.
Berriozarko Entzunaretoaren edukiera murriztua dago. Pertsona bakoitzak gehienez 4 txartel eros ditzake. Elkarrekin bizi diren pertsonak soilik eser daitezke elkarren ondoan (4 gehienez).
Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.

ERA

