Zirku-antzerkia Shakti Olaizolarekin: “Baldin bada”
Non: Bera. Altzateko Plaza
Publikoa: Adin guzietarako
Iraupena: 45 minutu
Formatua: Kale antzerkia
Gertutik ikusiko ditugu margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak. Haientzat dena da posible beren munduan, eta beren errealitate zentzugabea eraikitzen dute gehien gustatzen zaien bezala. “Baldin Bada”, eta guk nahi dugun bezala posible “Baldin Bada”? Zergatik ez eman gure buruari gure errealitatea nola margotu erabakitzeko aukera? Oinekin margotu, ezinezko orekak egin eta oso jarrera arraroetan abestu… eta antzeko trebetasunak egiten dituzten bitartean erakutsiko digute azken finean brotxa gure esku dagoela eta gehien gustatzen zaigun errealitatea margotu dezakegula. Guztiok dugu inguratuko gaituen koloreak erabakitzeko eskubidea.
Aho zabalik utziko zaituen zirku, antzerki, musika eta pintura konbinazioa. Kontorsioa, akrobazia, dantza eta antzerkia bi pertsonaia samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.
Argibide gehiago: www.shaktiolaizola.com

ERA

