Zirkua: Marietak zirkus
Non: Zizur Nagusia. Emakumearen plaza.
Gomendatutako gutxieneko adina: +3 urte.
Iraupena: 60 minutu
Iazko festetan “Azken altxorra” ikusi ondoren, Zirika Zirkus konpainia nafarrak ekoizpen berria ekarriko du Emakumearen plazara: Marietak zirkus. Antzerki, zirku, umore, sororitate eta maitasun handiko antzezlana.
Zirkuko familia batean, bi ilobak hainbeste maite dute izeba, non behar baino gehiago zaintzen dutela. Kotoien artean gordeko lukete, ahal izanez gero. Izan ere, badira geldiarazten duten maitasunak. Horregatik, izeba Mari Pantxik, hura deitzen duten bezala, maitasuna, elkartasuna eta sororitatea non amaitzen den ikusaraziko die, ahaldunkeriari bide emateko.
Fitxa teknikoa:
Ideia eta zuzendaritza: Zirika Zirkus. Antzezleak: Amaia Leoz Aznárez, Iraia García Salbide, Ainhoa Juániz Ezpeleta. Eszenografia eta jantzitegia: Erabili.

ERA

