Hamargarren astea: Mugimendua! Ekintzekin lotutako hitzak eta esamoldeak
Oraingo honetan haurrekin lotutako ohiko ekintzak aurkitu beharko dituzue letra zopan. Bilatu hauen baliokideak haur hizkeran:
Letra zopa:
BILATU hitz hauen haur hizkerako baliokideak:
Erori
Eseri
Ezetz esan
Ezkutatu eta agertu
Ibili
Jan
Kalera atera
Lo egin
Min hartu
Zutitu

Letra zoparen ERANTZUNA ikusteko, egin klik hemen:
Erori = Punpa
Eseri = Apatx
Ezetz esan = Papo
Ezkutatu eta agertu =Kuku
Ibili = Ttipi-ttapa
Jan = Ñañan
Kalera atera = Apapa
Lo egin = Lolo
Min hartu = Pupu
Zutitu = Aupa
Haur hizkeraren Hitz-pasa
Dagoeneko haur hizkerako hitz mordoa ikasi duzue. Errepasatzeko unea heldu da. Kasu! onomatopeiaren bat ere sartu dugu eta.
A Kalera atera
D Kolpe handiaren soinua
E (E letra hitzaren barnean) Esnea
F Janaria bero dagoenean
I Barrearen soinua
K Mastekatzen hasteko beharrezkoak
L Sagarra
M Egarriak dagoenean ematen dioguna
N (N letra hitzaren barnean) Zakila
Ñ Jan
O (O letra hitzaren barnean) Ipurdia
P Alua
R (R letra hitzaren barnean) Zilborra
S (S letra hitzaren barnean) Uretan jolasten
T Puzkerra
U (U letra hitzaren barnean) Ezkutatu eta agertu
X Sabela
Hitz pasaren ERANTZUNA ikusteko, egin klik hemen:
A Kalera atera / Apapa
D Kolpe handiaren soinua / Danba
E (E letra hitzaren barnean) Esnea / Lele
F Janaria bero dagoenean / Fu egin
I Barrearen soinua / Ijiji
K Mastekatzen hasteko beharrezkoak / Kikak
L Sagarra / Lala
M Egarriak dagoenean ematen dioguna / Mama
N (N letra hitzaren barnean) Zakila / Pittilina
Ñ Jan / Ñañan
O (O letra hitzaren barnean) Ipurdia / Popa
P Alua / Pottotta
R (R letra hitzaren barnean) Zilborra / Ttirrin
S (S letra hitzaren barnean) Uretan jolasten / Plisti-plasta
T Puzkerra / Turrut
U (U letra hitzaren barnean) Ezkutatu eta agertu / Kuku
X Sabela / Xorro

